UDAPA PRODUKTUAK

Udapak produktu barietate izugarria du merkatuan familia  guztien gustuak asetzeko. 

EUSKO LABELAREN K

Arabako label patata sukaldari hoberenek balioesten dute eta euskal sukaldaritza tradizionalean ezinbesteko elikagaia da. Zapore bikaina dauka eta mugak gainditzen ditu

 

Eusko Labelen zigiluak pataten kalitatea bermatzen du, patata hauek aldaeren arabera banatzen dira eta prestatzeko moduari begira zuzentzen dira kontsumitzaileei: egosiak edo frijituak izateko.

Eusko Labelek, ezarritako kalitate azterketak gainditzen dituzten patatak baino ez ditu babesten. Horregatik, erein, hazi eta jaso ondoren, patatarik onenak aukeratzen ditugu, kontsumitzaileari produktu osasuntsu, homogeneo eta kalitatezkoa eskaintzeko.

ARABAKO PATATA

 

Label patata merkaturatzen dugun enpresa bakarra gara eta kooperatibaren bazkideak diren ekoizleekin nahiz bazkide ez direnekin egiten dugu lan, betiere Ekoizpen Integratuaren irizpideen arabera eta ingurumena errespetatuz.

Monalisa da gehien merkaturatzen den patata mota. Bereizgarriak dira zaporea eta patata beraren egitura: itxura leuna, horia eta garbia kanpotik zein barrutik. Gainera, edozein modutan prestatzeko bikaina da: frijitua, egosita, labean...

Garrantzitsua da aipatzea Arabako Label patata urtaroko produktua dela. Label patataren merkaturatzea irailaren lehen astean hasten da eta merkatuan mantentzen da apirila arte.

Arabako Eusko Label patata ontzi ezberdinetan aurkitu daiteke, patata motaren arabera, baina beti ontziaren kanpoaldean Eusko Labelen logotipoarekin.

 

 Jatorria: Araba

 

 Ziurtagiriak: Ekoizpen Integratua. Kalitatea Fundazioak kontrolaturiko eta egiaztaturiko label patata

Gure Monalisa Maitea

Nola aurkitu saltokian? 

Poltsa berde-beltzan 2,5 kg-koa eta   poltsa urdin-beltzan 3 kg-koa, biak Eusko Labelaren zigiluarekin.

 

Zein da prestatzeko modurik onena?  

Edozein modutan prestatu   daiteke patata mota hau. Egostean desegite ertaina dauka eta   frijitzean trinkotasun ertaina. Mundu mailan ezaguna da patata tortillak egiteko hoberena delako.

 

Zeintzuk dira patata mota honen ezaugarriak? 

Patata honen   itxura obalatua da, hori argi koloreko larruazala dauka eta haragia   erdi-trinkoa.