NORTZUK GARA

 

Merkatura bideratzen dugu gure lana, horrela, patata bakoitzaren bikantasuna ziurtatzen dugu:

 

- 45 aditu inguruko taldea, kalitate, heziketa, baliabide teknologiko eta prestakuntza teknikoko eredua ezartuz

 

-Zerbitzua kudeatzeko modu eraginkorra

 

- Beti laborantza jasangarria gauzatuz

KOOPERATIBA

Nekazal ekoizle, enpresa-kudeatzaile eta langilez osatutako kooperatiba gara, eta gogotsu parte hartzen dugu elkarrekin dugun proiektu honetan.

 

Gure kooperatibaren filosofiak gizartearekin du konpromisoa eta lan egiteko moduan islatzen da. Erabakiak hartzeko, kudeaketaren printzipio demokratikoetan oinarritzen gara. Bezero nahiz kontsumitzaileei begira bermatzen dugu gure kalitatea eta zerbitzua.

 

Kalitate, espezializazio eta dibertsifikaziorik onena lortzen dugu ekoizleen laguntzari esker. Horrela, kontsumitzaileei patata gozoak, osasuntsuak eta elikagarriak zirutatzen dizkiegu.

 

1993 urtean sortu ginen patataren mundua hobetzeko eta eraberritzeko helburuarekin. Geroztik, ekoizpen prozesuak, erabilerak eta pataten merkaturatzea hobetu eta profesionalago bihurtzea lortu dugu.

Ezberdintzen gaituen beste ezaugarri bat gure natura da: UDAPA  Araban jaio zen, patata errotuta dagoen lurrean hain zuzen ere. 

Kalitate eta eredu kontrolek prozesu guztiak egiaztatzen dituzte

 

Produktuaren etapa guztiak zaintzen ditugu, patatak ekoizten ditugunetik, bezeroarengana heltzen diren arte

Lurretik...


 
Gure injineruak laborantzaren aro guztietan zein eremu emankor guztietan beharrezko jarraipen teknikoak egiten dituzte;  hori baita ekoizleekin dugun elkarrekintza.

Lurra eta ura, hazien eta ongarrien hautaketa, gaitzen kontrola, aldaerak, laborantzaren modua eta uzta aztertzen ditugu. Koordinazio horri esker, soroaren trazabilitate sistema osoa gauzatu dezakegu, etengabeko hornidura eta kalitatea ziurtatuz

...Mahaira



Prozesuen trazabilitatea produktua UDAPAn sartzen den momentutik bermatzeko, instalazioetan ditugun automatizazio makinei esker gauztzen da. Produktuaren kalitatea ziurtatzeko Ingurumenaren Arauaren eta BRC Arauen araberakoa den automatizazioa ezarri dugu.

Punta-puntako I+G+B sistemak ditugu, teknologia adimenduna duen lantegian ezarrita –bisore optikoko saila, pisuen frogatze automatikoa…- Horri esker patatak mimoarekin, zehaztasunarekin eta bizitasunarekin maneiatzen ditugu.