KONPROMISOAK

Ingurugiroa

Ingurumenaren gaineko inpaktua saihesten duen jarduera burutzen dugu. Ingurumenaren babesa ezinbesteko baldintza da guretzat, horregatik laborantza iraunkorrean oinarritzen gara lan egiteko, ekoizpen kontrolatuaren bidez eta "nekazal jarduera egokien" sistemaren bidez. Gainera, ekoizpen Integratuaren protokoloak eta Global Gap Araua ezartzen ditugu.

 

ONTZIEN HONDARRAK KUDEATZEKO SISTEMA

 

Ontzien eta Ontzien Hondarren Legeak agintzen duen bezala, ontzien hondarren kudeaketa sistema jarraitzen dugu, bai birziklatzeko bai balio bat emateko ere. Ecoenbesek konponbide orokor eta eraginkor bat eskaintzen digu hondakinen kudeaketa horretan. Ingurumenean eragin murritzena bilatzen dugu, hori dela eta, ontzi birziklagarriak diseinatu ditugu. Gainera, sortzen ditugun hondakinak gutxitzen saiatzen gara eta horien birziklapena ahalbidetzen dugu. Azkenik, etxeko ontzien birziklapenaren kostuen finantziazioan parte hartzen dugu ere.

 

URAREN BIRZIKLAPENA ETA LURRAREN BERRERABILPENA

 

2008an ura berrerabiltzeko solairua ezarri genuen, eta patatak garbitzeko uraren %100a berreskuratzea lortu genuen garbiketa eta higienizazio prozesu baten bitartez. Horri esker, uraren erabilpen hobezina lortu genuen,  baita kontsumoaren murrizketa nabaria ere.

 

Aldi berean, patatak garbitzean baztertutako lohien %100a berreskuratzen dugu lehortze eta trinkotze prozesu baten bidez. Lur hori soroetara bueltatzen da ziklo osoa itxiz. 

Kalitatea

Produktu seguruak eta bezero nahiz kontsumitzaileak asebetetzen dituzten zerbitzuak sortzen lehenak gara, betiere ingurumenarekiko errespetua ardatz duen eredua jarraituz. Horregatik, UDAPAk  KALITATEAN, INGURUMENAREN eta ELIKADURA SEGURTASUNAREN hobekuntzan oinarritzen den kudeaketa sistema dauka, kontsumo-pataten prestaketa eta ontziratzea barne hatzen duena.


 

Trazabilitatea ziurtatuta dago produktua UDAPAn sartzen den momentutik. Horretarako lan prozedura zorrotzak jarraitzen dira automatizazio eta informazioa erabiltzeko sistema eraginkorren bidez. Produktuaren kalitatea ziurtatzeko, Ingurumenaren 14.001:2015 Arauaren eta BRC Arauen araberako kontrolak jarraitzen ditugu.

Punta-puntako I+G+B sistemak ditugu teknologia adimenduna duen lantegian ezarrita –bisore optikoko saila, pisuen frogatze automatikoa…-. Horri esker patatak mimoarekin, zehaztasunarekin eta bizitasunarekin maneiatzen ditugu.

Lurra eta ura, hazien eta ongarrien hautaketa, gaitzen kontrola, aldaerak, laborantzaren modua eta uzta aztertzen ditugu. Koordinazio horri esker, soroaren trazabilitate sistema osoa gauzatu dezakegu, etengabeko hornidura eta kalitatea ziurtatuz.

Kalitate eta Kontrol eredu hobezina

Kalitatearen kontrol zehatza da gure produktuen bermea ziurtatzen duen ezaugarri bereziena.

Ibilbide luzea gauzatu dugu, etengabe hobetzen eta egiten genuena ondo jakinez, horregatik gara patatetan adituak. Arauak oso zehazki betetzen ditugu, horrela zaporearen kontrola, egonkortasuna eta berdintasuna ziurtatzen dugu denboran zehar.

Elikaduren Segurtasuna

Bai bezeroek bai kontsumitzaileek gure izaera osatzen dute, gure jardunaren funtsa baitira.

Gure lanaren helburua, kontsumitzaileari produktu segurua eskaintzea da. Gainera, konpromiso hori kontsumitzailearen asebetetze mailarekin eta interesaturiko atalen komunikazioarekin egiaztatzen dugu.

Urteko 365 eguneko “just in time” zerbitzua nahiz errendimendu osoko ordutegia eskaintzen dugu, horrela bezero eta kontsumitzaileen beharrak erantzun ditzakegu edozein momentuan.

Beheko dokumentuan UDAPA S.COOP.-aren Kalitate, Elikadura eta Ingurumen Segurtasuneko Politika duzu.