INTERES TALDEAK

EUSKADIKO NEKAZARI KOOPERATIBEN FEDERAZIOA

Euskadiko nekazari-elikagaien kooperatiben federazioa (FCAE) Euskadiko kooperatizazioa batzen, erakusten, defendatzen eta bultzatzen duen erakundea da. Bere misioa bazkideen parte hartzea bultzatzea eta bizi kalitatea hobetzea da.

Udapak federazioaren ekintzetan parte hartu du beti eta oraindik parte hartzen du. Etengabe bere ordezkarien artean batzuk aukeratzen dira kontseilu errektorearen kide izateko.

Udapan erakunde honekin dugun elkartzea ezinbestekoa dela uste dugu, agro-elikaduren kooperazioaren elkargunea delako, sektorean kooperatibismoa bultzatzen duelako eta kooperazio baloreak babesten dituen bitartean interkooperazio baloreak bultzatzen dituelako.

ESPAINIAKO NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBAK

Nekazari-elikagaien kooperatibak espainia mailan nekazal mugimendu kooperatiboaren ekonomia eta gizarte interesak irudikatzen eta defendatzen dituen elkartea da.

Elkarteak duen egitura konfederatua da, 16 federazio eta Nekazaritza Kooperatiben Lurraldeko Elkarteetan oinarrituta dago, haien artean FCAE. Bere misioa enpresa eredu kooperatibo errentagarria, lehiakorra, profesionalizatua, balio sortzailea eta garrantzitsua bultzatzea da, espainiako nekazal sektorearen iraunkortasunari laguntzen.

Udapan parte hartzen dugu zeharkako moduan elkartearen bidez eta modu zuzenean elkarte azpi-sektorialean, patataren sektorean nabarmenduz. Modu honetan Udapako kide batek Nekazari-elikagaien Kooperatibaren bidez Europako Adituen Batzordean parte hartzen du, Europako Batzordearekin estatuaren patataen sektorearen interesak erakutsiz.

JUNDIZ ARCON1 ELKARTEA

Jundiz Arco 1 Elkarteak Jundizeko, Subillabideko eta Ali-Gobeoko industrialdearen enpresen arteko batura sustatzen du. Batura honek bizikidetasunari zein erronkei aurre egitea eta elkarrekin duten zerbitzuen parte hartzea ahalbidetzen du.

Erakundea, industrialdea eta instalazioak hobetzeko lan egiten du. Haien interesak defendatzen ditu, segurtasuna mantentzen, sarrerak, garraioa, zerbitzuak... Bazkideen interesak irudikatzen, orientatzen eta defendatzen ditu, auzo-kidetasun egokia eta bazkideturiko enpresen elkar-kooperazioa sustatuz eta elkarrekin proiektuak gauzatzeko aukera zabalduz. Gainera udalarekin solasaldiak gauzatzen ditu.

Udapak elkarte honetan parte hartzen du, bazkidea delako eta proiektu hau bultzatu zuen batzorde exekutiboaren parte delako.

MUNDUKO LANDAGUNEA

Munduko Landagunea eztabaida-leku bat da non nekazaritzaren garapena aztertzen eta behatzen den. Nazioarteko izaera du eta mundu mailan lan egiten du. Pertsona nahiz erakundez osaturik dago, garapen jasangarri nahiz zuzena bilatzen dutenak, bereziki nekazaritzaren arloan.

Bere funtsezko misioa munduaren eremu ezberdinetan kooperatzeko proiektuak sustatzea da, bereziki etsienetan. Era beran, jokatzeko proposamenekin nekazarien eta munduaren leku ezberdinetako biztanleriaren arazoak aztertzeko informazioa jasotzen eta sortzen du.

Udapa konpromiso handia hartu du eztabaida-leku honekin eta urtero diru kopuru bat gordetzen dio, eztabaida-lekuari dagokion konpromiso horrekin jarraitzeko eta hausnarketara nahiz kontzientziazioa bultzatzeko.

5 EGUNERO ELKARTEA

Eguneko 5 elkarte bat da, non enpresa, instituzio eta fruitu nahiz barazkien kolaboratzaileek parte hartzen duten. Produktu hauen eguneroko kontsumoa sustatzen du,  osasuntsua osatzen dutelako. Izena dieta osasuntsua izateko zientifikoek eta medikuek gomendatzen duten anoarik txikienetik dator.

Egunero behintzat 5 fruitu eta barazkiek osasunari dakartzaten onurei buruz informatzea du helburu. Gainera gure gizartearen elikatzeko ohiturak hobetzeko eragiten saiatzen da eta mezu hori zabaltzen. Horrela, espainiako fruitu eta barazkien kontsumoa handitzea lortuko du gomendaturiko neurrira ailegatu arte.

Udapa elkarte honen bazkide da, parte hartzen du eta aldi berean finantzatzen du. Udapa ideia honekin identifikatzen da, horregatik kontsumitzailearen elikatzeko ohiturak hobetzearren zabaltzen saiatzen da.

NEWCO

Newco enpresa berria da, teknologian oinarrituta eta bere lana pataten produkzioaren berrikuntzarako ikerketan nahiz teknologia berrien garapenean oinarritzen du.

I+G+B-ekin sektorea bultzatzen saiatzen da, patataren laborantza sektorearen nekazaritza-eremuetan babesteko asmoz. Bere jarduera nagusiaren ohiko zereginak pataten aldaera berrien lorpena, haziak biderkatzeko teknologia berrien ezarpena eta produktuaren kontserbazioa hobetzeko ikerkuntza dira.

Udapak patataren sektorearen berezko teknologiaren hobekuntza ezinbestekoa dela uste du eta oso konprometituta dago honekin, hortaz, beharrezkoa du NEWCOrekin parte hartzea eta elkarreragitea.

OINARRI

Oinarri-Gizarte Ekonomiarako Elkarrekiko Berme Elkartea,finantza-erakunde bat da, eta bere eginkizuna enpresa bazkideei abalak eskaintzea da, lehentasunezko finantzaketa eskuratzen eta euren finantzaketa-egitura hobetzen laguntzeko.

Kreditu-erakundeekin eta administrazioarekin hitzarmenak negoziatzen ditu etengabe, erakundeko enpresa bazkideei eta autonomoei finantziazioa baldintza hoberenetan eskuratzeko. Gainera, teknikariek eskainitako finantza-aholkularitzako zerbitzua ere gehitzen da, doan.

Udapak Oinarrin txartelak ditu, kokapen egokia lortzeko, eta horrela finantzetan produktuak baldintza onuragarrietan lortu ahal izateko.

FEPEX

FEPEX erakunde sektoriala da (fruitu, barazki, lore eta landare biziak). Bazkideei zerbitzuak eskaintzen die, haien interesak babesten ditu eta administrazio, instituzio, erabakitzeko erakunde eta nazioarteko erakunde ezberdinen aurrean defendatzen ditu. Gainera, sektorearen garapenari laguntzen dio, ikerketak, kalitate protokoloak, gidak...etab egiten.

Barazkiak eta frutak ekoizten eta esportatzen dituen eta izaera nazionala duen erakunde sektorialarik handiena da. 33 elkartek osatzen dute, eta elkarte hauek 1.500 enpresa baino gehiagok sortzen dituzte, bai nekazaritzakoak baita komertzialak ere.

Udapa FEPEXen parte da beste bi elkarte azpi-sektorialen bidez, (Asonal eta CIPP) non Udapak nabarmen garrantzitsua duen.

CLUSTER

Clusterra Euskadiko elikagaien ekonomia-sektorean lan egiten duten erakundeen multzoa da. Gaur egun 52 bazkidek osatzen dute (40 enpresa eta 12 entitate).

Euskadiko elikagaien sektorearen garapen dinamiko, sortzaile, berritzaile, bikain, nazioarteko, jasangarri, lehiakor eta lan nahiz ondasun sortzailea bilatzen du. Helburu hau lortzeko Euskadiko Clusterrak enpresen lehiakortasuna ahalbidetzen du konfiantzaren eta kooperazioaren bidez, eta sektorearen balio-katearen konektagarritasuna hobetzen du, honen barruan gehituriko balioaren sorpena katalizatuz.

Udapa Clusterraren bazkide da. Era beran Batzar Orokorrean parte hartzen du, Elkartearen atalik garrantzitsuena.

ARABAKO MERKATARITZA GANBERA

Arabako Merkataritza- eta Industria- Ganbera zuzenbide publikoko korporazioa da, lan eremua Araban duelarik enpresen beharrei erantzuna ematen diona, eta industriaren, merkataritzaren eta zerbitzuen interes orokorra irudikatzen duena.

Bere eginbeharra Arabako enpresen presentzia kanpoko merkatuetan bultzatzean oinarritzen da, haien nazioartekotzea ahalbidetuz; zuzendariak eta erdiko karguak osatzean; Arabako industriaren lehiakortasuna hobetzean eta berritzeko politiken ezarpenari laguntzean; ekintzaileak haien sorpen-prozesuan lagundu eta aholkatzean eta geroago haien proiektua osatzean; eta Arabako interes orokorrari laguntzean.

Udapak Arabako garapen sozioekonomikoa lehentasun bat dela uste du, horregatik Arabako Ganberan parte hartzen du honen kide izanik.

Please reload