Udapak Arabako patataren uztaldiari gogotsu ekin dio

Udapak Arabako patataren uztaldiari hasiera emateko ekitaldia antolatu du Gasteizko El Corte Ingles dendan. Bertan, besteak beste,  Arabako Ahaldun Nagusia den Ramiro Gonzalez, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria den Peli Manterola, eta Udapa zein El Corte Ingleseko hainbat ordezkari bildu ziren.

 

Aurten eguraldiak asko  lagundu ez badu ere, uztaldi honetan jasoko den Arabako patata kalitate onekoa izatea espero da. Era horretan, datozen asteetan Udapak 11 milioi kilo hartzea estimatzen du.

 

Iaz, ordea, salmenta errekorra erdietsi zen, Eusko Label eta Euskal Baserri zigiluak zituzten  5.829.433 kilo patata saldu ostean.

Txileko ordezkaritzak Udapa bisitatzen du

Udapak AECOCen Fruta eta Barazkien 20. Kongresua babestu du

Kooperatibaren 25. urteurrena dela eta, Udapak AECOC-ek antolatzen duen Fruta eta Barazkien 20. Kongresua babestu du. Kongresua ekainaren 19 eta 20an izan da Valentziako Kongresu Jauregian, eta bertan fruta eta barazkien sektoreko zein banaketa kateen 620 profesional baino gehiagok parte hartu dute.  

Hantxe, hitzaldien artean egiten den atsedenaldietan bertaratutakoek depatata markako produktuekin egindako errezeta desberdinak probatzeko aukera izan zuten, kooperatibako stand korporatiboan.

Udapak positiboki baloratu du kongresu honetan izan duen partaidetza, eta horregatik, hurrengo batean berriro babestearen ideia ez du baztertzen.

Udapak bere 25. urteurrena ospatu du kooperatibaren bazkide eta langileekin batera

25. urteurrenaren ekitaldi ofiziala datorren urriaren 16an egingo bada ere, atzo, ekainaren 10ean, Udapak bere urtebetetzea giro lasaiago batean ospatu zuen.  Jai honetan kooperatibako langileek, bazkideek, kolaboratzaileek, hala nola, bestelako gonbidatuek edota Paturpateko kideek gogotsu parte hartu zuten.

Goizeko 10:00ak aldera, partaideek Gasteiztik Gesaltza Añanaruntz abiatu ziren hiru autobus desberdinetan, eta bertan, talde txikietan banatuta Gatz Harana ikusteko aukera izan zuten. Bisita bukatutakoan Espinoko Monasteriora joan ziren, bertan zain zuten koktel, bazkari zein tarta gozoa dastatzera. Eta egunari amaiera borobila emateko, bertako produktuen zozketa egin, edota monasterioko lorategitik paseo laburra eman zuten.

Aurtengoan ere, partaideek eguna primeran pasatu zuten, eta kooperatibaren zuzendaria den Alfonso Saenz de Camarak haien partaidetza, hala nola, urte hauetan guztietan proiektu honi eskainitako babesa eskertu zien.

Lehendakariak Udapa kooperatibako zuzendaritza-kontseiluko kideei harrera egin die Lehendakaritzan

Gaur goizean Iñigo Urkullu Lehendakariak UDAPA Kooperatibako zuzendaritza-kontseilua hartu du, kooperatiba honen 25. urteurrenaren ospakizuna dela eta. Topaketa honetan UDAPAko zuzendaritza-kontseiluko kideek kooperatibaren ibilbide luzea laburtu dute.

Aldi berean, bertaratutakoek Lehendakaria Paturpateko inaugurazio ofizialera, zein Udapako urteurren jaira zuzenean gonbidatzeko aukera ere izan dute.

Elkarketaren ostean, zuzendaritza-kontseiluko kideek Urkulluk Arabako nekazaritzaren egoerarekiko, kooperatibaren produkzioarekiko edota Udapak hainbat GKErekin batera herrialde desberdinetan aurrera eramaten dituen garapen proiektuekiko adierazitako interesa azpimarratu dute.

Udapak Arabako Patataren kanpaina bukatu du berriro ere salmentetan marka guztiak hautsiz

Udapak Arabako Patataren merkaturatze kanpainaren itxierako datuak aurkeztu ditu gaur goizean Carrefour Gorbeian. Aurtengoan Eusko Label eta Euskal Baserri zigilupean 5.829.433 kilo patata saldu dira, berriro ere marka guztiak hautsiz. Datuak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburua eta Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatua aurrean zirela eman dira.

Udapa kooperatibarentzat, zeinak jada 25 urte bete ditu bertako nekazarien, ingurunearen, eta batez ere, berrikuntzaren alde egiten, salmenten errekor berri hori da "apustu seguru baten baieztapena, eta ez soilik Udaparena, baizik eta, batez ere, bere bezero batzuena –tartean Carrefour, beti Arabako Patataren alde egin baitu– eta kontsumitzaileena, Eusko Label eta Euskal Baserri marken kalitatea baloratzen baitakite”.

Gainera, ekitaldi berean, Carrefourrek produktuen eta ekoizleen babesa nabarmendu du, bertako ekoizpen biodibertsibitatea bultzatuta eta eskualdeko produktuaren sustapenaren bidez. Hori dela eta, akordio bat izenpetu du berriro Udaparekin, Carrefour markapean 2018an Euskal Herriko dendak 1.200.000 kilo patata baino gehiagorekin hornitzeko.

Datu hauek Udapak berrikuntzaren alde lan egitera eraman dute, zehazki, Paturpat, depatata markarekin kontsumitzeko prest dagoen patata ekoizten duen kooperatiba abian jarriz.

Deusto Sistemas-Udapako neskek igoera fasean aritzeko txartela lortu dute

Denboraldia duela aste pare bat bukatu bazen ere, eta Deusto Sistemas-Udapako neskek gainontzeko multzoetan dauden taldeen kontra igoera fasean aritzeko txartela lortu ez zuten arren, oraindik gure neskek datorren urtean 1. Mailan jokatzeko aukera dute.

Dirudienez Universidad de Cantabria taldeak igoera fasean aritzeari uko egin dio ofizialki, eta hori dela eta, gasteiztarrek beren joko ona erakusteko beste aukera bat izango dute.

Hemen taldeko entrenatzaileari eta bi jokalariei Radio Marcan egindako elkarrizketa dibertigarri bat entzungai duzue.   

Deusto Sistemas-Udapari elkarrizketa - Marca Irratia
00:00 / 00:00

Depatatako produktuek izugarrizko arrakasta lortu dute Gustoko azokan

Martxoaren 2tik 4ra Barakaldoko BECen Gustoko azokako II. edizioa izan zen, eta aurten 300 ekoizle baino gehiagok hartu zuten parte; horien artean Paturpat S.Coop.. Gauzak horrela, asteburu osoan zehar bertara hurbildutako bisitariek kalitate handiko produktu gastronomiko asko eskura izan zituzten.

Gure kooperatiba elkartua Barakaldora gerturatu zen depatata markapeko produktuak jende aurrean aurkezteko helburuarekin, eta gure pataten berrikuntza, kalitatea eta standean momentu oro izandako mugimenduari esker, azokak iraun zituen hiru egunetan zehar 1.300 pakete baino gehiago saltzea lortu zen.

Hemendik Paturpat osatzen duen lantaldea zoriondu nahi dugu, eta bereziki Maite eta Agusi, hots, produktuaren sustatzaileei, egindako lan ikaragarriagatik.

Udapak eta Paturpatek Alboanek antolatzen duen Emakume Ausarten Aldeko Lasterketa Solidarioa babestuko dute

Aurtengoan ere Udapak eta Paturpatek Alboan GKEk beren bizitza aldatzeko borrokan aritzen diren Emakume Ausarten Alde antolatzen duen lasterketa solidarioa babestuko dute. Lasterketa igande honetan, martxoaren 4an, izango da eta 6,2 kilometroetan zehar Gasteizko erdigunea zeharkatuko du.

Ekintza honen helburu nagusiena mundu osoko emakumeek bizi duten diskriminazioaz eta gehiegikeriaz sentsibilizatzea da. Oraingoan ere lasterketak enpresa edota erakundeen taldeetan korrika egitea ahalbidetuko du.

Lasterketaren amaieran Paturpatek depatata markako produktuak banatuko ditu parte hartzaile guztien artean, hortaz, honakoa aukera paregabea izango da talde lanaren bidez ohitura osasuntsuak sustatzeko, hala nola ekintza solidario baten alde egiteko, eta baita depatata produktuak dastatzeko ere!

Deusto Sistemas-Udapa taldeko neskek 1. Mailara igotzeko play-off-ak jokatuko dituzte

Lehenengo itzulera bikain bat egin ostean, eta irregularragoa izan den bigarren baten ondoren, Deusto Sistemas-Udapa taldeko neskek 1. Mailara igotzeko play-off-ak jokatzeko sailkatu egin dira.

Ligako fase erregularrean  lehen lau postuetan bukatu duten taldeak izango dira igoera fase honetan jardungo dira; eta talde hauek bata bestearen kontra arituko dira bitan, guztira 6 partida jokatuz. Fase hau bukatu eta gero, garaipen gehien lortu dituzten bi taldeak izango dira gainontzeko multzoetan dauden talde hoberenen kontra arituko direnak.

Pasa den asteburuan play-off hauen lehenengo partida jokatu zen eta gure neskek garaipen garrantzitsu bat erdietsi zuten Galdakao BT taldearen aurka. Espero dugu Deusto Sistemas-Udapa bide zuzen honetatik jarraitzea datorren denboraldian 1. Mailan aritzen ikusi nahi ditugulako.

Paturpatek bere ibilbide arrakastatsua azaldu du AGROSMARTcoop proiektuaren barruan antolatutako kongresuan

Otsailaren 7 eta 8an, Gasteizko Europa Batzar Jauregian, Europako Hego eta Ekialdeko nekazaritzako elikagaien berrikuntza eta komertzializazioari buruzko Lehen Kongresua burutu zen. Bertan Frantzia, Portugal edota Espainiako eskualde desberdinetatik etorritako jendeak parte hartu zuen.

Kongresu honen azkeneko blokean kideek euren kooperatiben ibilbidea azaltzeko aukera izan zuten, eta horien artean gure lankidea den Ana Carrasco zegoen, zeinek Paturpaten hastapenak eta orain arte emandako pausuak zeintzuk izan ziren argitu zituen.

AGROSMARTcoop proiektuaren barruan egin den kongresu honen amaieran bertaratutakoek, bai bere antolakuntza, eta baita kongresua bera ere, positiboki baloratu zuten.

Adierazitako elkartasunagatik Udapak aintzatespena lortu du Dato Sariaren banaketan

Pasa den ostegunean, hilak 16, Dato Economico aldizkariak bere elkartasun sariak banatu zituen lurraldeko enpresarien artean. Aurtengoan I+Med ikerkuntza kooperatiba izan zen Arabako Elkartasun Enpresaren Dato Saria eskuratu zuena; baina, oraingoan, aurreko edizioetan sarituak izan ziren enpresek ere omenaldi txiki bat jaso zuten.

Udapak Urrezko Dato Saria 2014. urtean bereganatu zuen, el Congon 2011. urteaz geroztiz, Alboan GKE-rekin batera, aurrera daraman garapen proiektuagatik.

Sari banaketa Zaldiaran jatetxean egin zen, eta bertan 130 gonbidatu baino gehiagok parte hartu zuten. Horiek, menu zoragarri bat dastatzeaz gain, Sun Magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten ere.

Eroskik Arabako produktuen alde egiten duen apustua berritu du

Pasa den ostiralean, hilak 10, Eroskik Eusko Labeldun pataten, Garlaneko babarrunen eta Arabako Errioxako ardoaren aurkezpena egin zuen El Boulevard-eko hipermerkatuan. Ekitaldia Eroskik Euskadiko kooperatibetan sortutako produktuen alde egiten duen apustua berritzeko balio izan zuen, eta bertara, besteak beste, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako buru den Eduardo Aguinaco, Eusko Jaurlaritzako nekazari-elikagaien zuzendaria den Peli Manterola, edota aipatutako kooperatiben ordezkariak hurbildu ziren.

Adela Gonzalez kazetariak “Arabako bitxien” aurkezpena egin ondoren, bertaratutako ordezkari edota kontsumitzaileek ardo dastatzea egiteko aukera izan zuten, Euskadiko Sumilleren Elkartearen presidentea den Iñaki Suarezen gidaritzapean.

Ekitaldia eguerdiko 13:00ak aldera Sukalki jatetxeak prestaturiko produktuen dastatze goxoarekin bukatu zen.

Udapako eraikin nagusian berrikuntzaren inguruko mintegi bat egin da

Berrikuntza eta elkar-lanerako ekintzetan nekazari-elikagaien kooperatiben parte-hartzea bultzatzeko helburuarekin, azaroaren 9an, AGROSMARTcoop izeneko proiektu europarraren barruan mintegi bat egin zen Udapako eraikin nagusian.

Jardunaldian parte hartu zuten hiztunen artean Leire Barañano, Neiker-Tecnaliako zuzendaria, eta Rogelio Pozo, Azti-Tecnaliako zuzendaria egon ziren. Hauetaz gain, Koldo Lpz de Roblesek, Paturpateko zuzendariak eta Patxi Aldasorok, Harakai-Urkaikoko zuzendario-ordeak, beren kooperatibek egindako ibilbidea azaldu zuten.

Mintegiari amaiera emateko, partaideek Paturpat ikusteko aukera izan zuten, bertan patata eraldatzeko egiten den prozesua ezagutuz.

Udapak Udapa-Lankide kirol taldeko aurkezpen ofiziala egin du

Pasa den ostiralean, Udapak Udapa-Lankide kirol taldearen aurkezpena egin zuen bere egoitza nagusian. Aurkezpen ekitaldian boleibol klub honen baitan dauden talde desberdinetako jokalariek parte hartu zuten.

Aurkezpen jai honi hasiera emateko, Alfonso Saenz de Camara zuzendariak jokalari guztiak agurtu zituen, eta ondoren kooperatibaren aurkezpen txiki bat egin zien. Geroago, jokalariak taldekako argazkiak atera zituzten; eta azkenik, klubeko zuzendaritzak jokalari batzuekin batera Udapako instalazioak ikusteko aukera izan zuten.

Honakoa Udapak ezaugarri honetako kirol klub bat babesten duen lehengo aldia da, eta horregatik denboraldia inoiz baino arrakastatsua izatea espero du.

Paturpatek Lanzadera Saria jaso du Fruit Attraction azokan

Paturpat-ek Lanzadera Saria jaso du Fruit Attractionen, Estatu osoko fruta eta barazki azoka nagusienean, azken bi urteetako proiektu berritzaile eta ekintzaileena izateagatik.

Paturpat 2016. urtean jaio zen, Udapa eta bere nekazari eta langileen kooperatiben eskutik, eta honen helburu nagusia merkatuan sortutako eskaintza berriei aurre egitea da, osasuntsuak, naturalak eta prestatzeko errazak diren produktuak sortuz. Hori dela eta, depatata markapean, kooperatiba honek jateko prest dauden patata egosiak ekoizten ditu.

Hiru urtez ikerketa sakonak egiten igaro ostean, 2017ko urtarrilean Paturpat euren produktuak saltzen hasi zen, eta gaur egun, era desberdinetan mozturik dagoen patata eskaintzen du: patata frijituak egiteko bastoiak, patata minak prestatzeko mozketa, entsalada edota entsaladilla egiteko kubo txikiak, panaderak, patata baby-ak, eta arrautzopila egiteko mozketa.  

Udapak egiten duen moduan, Paturpat-ek ere gizartearen onurako egiten du lan, eta horregatik, Lanzadera Sariaren bidez lortutako 12.000 euroak, Alboan GKErekin batera Kongoko Errepublikan aurrera eramaten ari den garapenerako lankidetza proiektuari bideratuko dira.

Udapak bukatutzat jotzen du aurtengo Arabako patataren bilketa kanpaina

Irailean eta urriko lehen bi asteetan zehar Udapa kanpaina honetarako hitzartuta zituen 13.000 patata tona biltzen, jasotzen eta biltegiratzen egon da.

 

Sei aste horietan lan ikaragarria egon da bai soroan, baita kooperatiba barruan ere, baina nekazariak zein Udapako langileak oso pozik daude lortutako emaitzekin. Izan ere, jasotako uzta oso ona izan da, (Monalisa klasean bataz beste 50 Tm/Ha jaso dira); eta produktuaren kalitatea ere paregabea izan da, jasotako pataten %90ak Eusko Label edota Euskal Baserri zigilua izatea lortu baitu.

Gauzak horrela, aurtengoan Arabako patataren bilketa kanpainan marka guztiak hautsi direla esan daiteke.

Udapak Euskal Herriko Marmitako Txapelketaren 40. edizioan lagundu du

Atzo, irailaren 17an, Lateorroko Jai Batzordeak antolatuta, Euskal Herriko Marmitako Txapelketaren 40. edizioa izan zen Laudion. Udapak ere lehiaketa honetan lagundu zuen, bertan izena eman zuten 115 taldeek erabili zituzten patatak banatuz.

Laudioraino lapiko artean eskarmentu handia zuten sukaldari asko gerturatu zen Euskal Herria osotik, baina azkenean Orduñako Kresal Txokoa izeneko taldea izan zen garaipena eskuratu zuena.

Txapelketa ez ezik, antolakuntzak eta laguntzaileek  bestelako ekintzak antolatu zituzten aldi berean, eta modu horretan, bai sukaldariek, bai haraino gerturatu zirenek ere, giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten.

Udapak bere kooperatibaren eguna ospatu du lehendabizikoz

Atzo, hilak 18, Udapak bere kooperatibaren eguna ospatu zuen lehen aldiz, Laguardiako Eguren Ugarte upategian. Jai honetan kooperatibako langileek, bazkideek, kolaboratzaileek, hala nola, bestelako gonbidatuek edota Paturpateko kideek gogotsu parte hartu zuten.

Goizeko 11ak aldera, taldea Gasteiztik Laguardiarantz abiatu zen hiru autobus desberdinetan, eta bertan Santa Maria de los Reyes elizaren ataria ikusi, eta kalez kale ibiltzeko aukera izan zuten. Eguerdian partaideek Eguren Ugarte upategia sakontasunez ezagutu zuten, eta ondoren, han bazkaltzera geratu ziren. Egunari amaiera borobila emateko, ordea, San Isidro baseliza bisitatu eta upategiko inguru paregabeetatik paseo txiki bat eman zuten.  

Ekitaldi honetan parte hartu zuten guztiak oso gustura bueltatu ziren etxera, hori dela eta, ekitaldiak izandako arrakasta ikusita, kooperatibako zuzendaria den Alfonso Saenz de Camarak argitu zuen moduan, “datozen urteetan ere kooperatiba osatzen duten pertsonen arteko harremana sustatzen dituzten topaketak izango dira”.

*Jai honetan zehar atera ziren argazki gehiago ikusi nahi baldin badituzu gure Flickr-eko orrialdean topatuko dituzu. 

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko buruak Udapa bisitatu du

Atzo, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko burua den  Mª Jesus San Josek, Udapa bisitatu zuen Jon Azkue sailburuordea, Jokin Diez Gizarte Ekonomiaren zuzendaria, eta Euskadiko Kooperatiben Federazioaren presidentea eta idazkari teknikoarekin batera, Pablo Durana eta Iñaki Nubla, hurrenez hurren.

Bisitan zehar, kooperatibaren jarduera, ibilbidea eta instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten Alfonso Saenz de Camara zuzendaria eta Roberto Ruiz de Infante zuzendariordearen eskutik.

Bisita amaitzerakoan bisitariek Garlan S.Coop. ikustera abiatu ziren, nekazari-elikagaien kooperatibak gertutik ezagutzen jarraitzeko helburuarekin.

Udapak FEDER Euskadik antolatzen duen dastatze solidarioan parte hartuko du

Atzo FEDER Euskadik antolatzen duen Itxaropenerako Produktuen IV. Dastatzearen aurkezpena izan zen komunikabideen aurrean.  Aurtengoan ere Udapak dastatze solidario honetan parte hartuko du, “Zure pisua patatetan” zozketaren saria banatuz.

Ekitaldia ostiral honetan, hilak 9, izango da Gasteizko Artium Museoan, eta bere helburu nagusienetako bat gaixotasun arraroen inguruan sentsibilizazio kanpaina bat egitea da, gaixoen zein beren senideen ongizatea bermatzeko.

Modu honetan, Udapak bizilagun guztiak egitasmo honetan parte hartzera animatu nahi ditu.

Udapak COMPARTE Sarearen IV. Topaketaren azken elkarketak hartu ditu bere egoitzan

Pasa den astean, maiatzaren 15etik 21era bitartean, Hego Ameriketako bederatzi herrialde desberdinetatik eta Espainiako hainbat eskualdetatik etorritako ordezkariak Euskal Herrian bildu dira COMPARTE sarearen IV. Topaketan, Elkartzea, hartu-emana eta lankidetza ekonomia alternatiboak eraikitzeko lelopean.

Egun hauetan zehar, euren bizipenak konpartitu ez ezik, partaideek ekonomia alternatibo batekin zerikusia duten hainbat instituzio, enpresa eta kooperatiba bisitatzeko aukera izan dute. Kooperatiba horien artean Udapa dago, non pasa den ostegunean talde batek gertutik ezagutzeko aukera izan zuen; eta ostiralean, aldiz, partaide guztiek Paduleta kaleraino hurbildu ziren topaketan zehar ikusi eta ikasitako guztia komunean jartzeko.

Hau guztia Alboan  GKE-ren laguntzari esker aurrera atera da. Udapa 2010. urtetik geroztik berarekin batera garapena lortzeko lankidetzan elkarlanean aritzen da.

Udapak Energia hazteko programa amaitutzat jo du datorren ikasturtera arte

Atzo, hilak 15, Udapak ikasturte honetako Energia hazteko programa hezitzailea bukatutzat eman zuen. Egitasmo hau Eroskirekin batera gauzatzen da, eta bere helburu nagusiena Lehen Hezkuntzan dauden haurrak modu egokian elikatzeak edota ohitura osasuntsuak izateak duen garrantziaz ohartaraztea da.   

Azaroaren erdialdean izan zen programa honen 2016-2017 ikasturteko kanpaina martxan jarri zenean, eta geroztik zazpi eskola desberdinetako 360 ikasle baino gehiago izan da Udapan. Bisitaldian zehar partaide guztiek instalazioen zirrikitu guztiak gertutik ezagutu ez ezik, hainbat sorpresa gehiago topatu dute.

Laburbilduz, aurtengoan ere, bai proiektu honen partaide guztientzat, bai Udaparentzat, oso esperientzian positiboa izan da, eta horregatik, kooperatibak datorren ikasturtean ere Eroskiren programa hezitzaile honen parte txiki bat izaten jarraitzea espero du.

Udapak eta Paturpatek 2017ko Cluster Egunean parte hartu dute

Pasa den maiatzaren 10ean, Udapak Paturpat S. Coop-arekin batera, Barakaldoko BECen egindako aurtengo Euskadiko Elikaduraren Clusterraren Egunean parte hartu zuten.

Ekitaldia Bazkideen Batzar Orokorrarekin hasi zen, eta bertara Clusterreko kide diren enpresen zuzendariak zein ordezkariak joan ziren. Batzarra bukatu ostean, 11:30ak aldera, elikadura eta osasunaren inguruan dauden negozio aukerak aztertzeko egindako mahai-inguruan arloko profesionalekin batera parte hartu zuten topaketara bertaratuko guztiek.

   

Eta amaitzeko, Clusterreko kide diren enpresa eta erakundeen produktuak dastatzeko aukera egon zen. Aurten gainera, dastatze horrek Berrikuntzaren Txokoa izeneko tartea ere izan zuen lehendabizikoz, eta bertan, enpresek azken urte honetan sortutako produktu berriak aurkezteko aukera izan zuten. Modu horretan, Udapak eta Paturpatek Depatata markako produktuak, hots, 5. gamaren barnean kontsumorako prest dauden patatak  ezagutzera eman zituzten.

Kooperatibista txiletarrek Udapa bisitatu dute

Gaur goizean Melipilla (Txile) inguruko 8 kooperatibista Udapa bisitatzen egon dira. Bisitaldi honetan zehar instalazio guztiak ikusi ez ezik, bisitariek kooperatiban lan egiteko era gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute.

 

Txiletar hauek aste guztia emango dute Euskal Herriko kooperatiba desberdinak, hala nola HAZI edota NEIKER erakundeak ezagutzen. Izan ere, bidaia honen helburu nagusia barazkiak eta bereziki patatak merkaturatzeko ditugun ereduak ezagutzea da.

Bisitari hauek larunbat honetara arte, hilak 13, egongo dira gure artean, eta hemendik beren egonaldiaz asko gozatzea opa nahi diegu.

Udapak ISO 14001 ziurtagiria berritu du

Udapak UNE-EN-ISO 14001:2015 izeneko ingurumen-ziurtagiria 2020. urtera arte berritu du, kontsumo-pataten prestaketa eta ontziratze ekintzetan.

ISO 14001 ziurtagiriak edozein enpresa pribatu edota publikoan ingurumena zaintzeko plan bat ezartzea bilatzen du.  

Ziurtagiri hau esku artean duela, orain arte egin duen moduan, Udapak ingurumenean eragindako kalteak gutxitzen ahalegintzen saiatuko da, erabilitako baliabideak hobetzen dituen bitartean etekinak sortuz (hala nola, lehengaien eta energiaren erabilera gutxituz, edota hondakinen erabilera hobetuz).

Arabako Ahaldun Nagusiak Udapa bisitatu du

                                                                      Argazkia: QUINTAS

Pasa den ostiralean, hilak 2, Arabako Ahaldun Nagusia den Ramiro Gonzalez Udapako instalazioak ikustera gerturatu zen, Eduardo Aguinaco Nekazaritzako Diputatuarekin batera.

Bisita honetan, Alfonso Sáenz de Cámara kooperatibako zuzendari nagusiak, Koldo Lpz. de Robles Patuparteko buruak, Sergio Lasarte Udapako presidenteak, eta Aitor Oráa Udapako kontseilu errektoreko kideak ere parte hartu zuten.

Bisitaldian zehar, diputatuek aurrez aurre kooperatibako instalazio guztiak, hala nola, bertan lan egiteko modua ezagutzeko aukera izan zuten.

Arabako Aste Berezia Onda Vascan

Aurten ere, azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean, Udapak Onda Vasca irratiak ospatzen duen Arabako Aste Berezian parte hartu du.

Oraingoan, elkarrizketaren gunea Paturpat kooperatiba berria izan da, Depatata markaren bidez, jateko prest dauden produktuak  saltzen baititu. Modu honetan, Paturpatek kontsumitzaileak egiten duen kalitatezko, osasuntsuak eta prestatzeko errazak diren produktuen eskaerari aurre egiten dio.

Hemen, Koldo Lopez de Roblesi, kooperatibaren zuzendariari gaztelaniaz egindako elkarrizketa uzten dizuegu.

Paturpati elkarrizketa - Onda Vasca
00:00 / 00:00

Kooperatibistak, Udapa eta Paturpat kooperatibetan bisitari

Urriaren hasieran, Federazioak deituta eta UDAPA eta PATURPATen laguntzarekin, berrogeita hamar bat baserritarrek bisitatu zituzten bi kooperatibak.

 

Bisiten helburua, kooperatiba horien inguruan informazioa jasotzea izan zen. Alegia, patataren eraldaketa eta komertzializazioa, hala nola sozietateen egitura.

 

Jardunaldian bi kooperatiba horien zuzendariek aurkezpenak egin zituzten. Alde batetik, UDAPAtik Alfonso Saenz de Camara eta beste aldetik, Koldo Lopez de Roblesek egin zuen PARTUPATena.

Laboral Kutxa, Udapan parte-hartze soziala duen entitateak,  67,7 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu 2016ko lehenengo seihilekoan

Cluster Eguna 2016

Beste urte batez, Euskadiko Elikadura Clusterrari atxikitutako enpresek egun handia ospatu dugu; Cluster Eguna 2016.

Ikasketarako eta harremanetarako egun ezinhobea izan da.

Eskerrik asko lagunak!

Txileko delegazio batek Udapa bisitatu du

Txileko ekoizle eta kargu instituzionalez osatutako talde baten bisita izan dugu euskadiko lehen sektorean eta landa-garapenaren inguruan gehiago jakiteko helburuarekin.

HAZI Fundazioari esker, Udapa bisita egiteko enpresa aukeratutetako bat izan da gestio eredu izateagatik eta tokiko produktu esanguratsu baten ekoizle izateagatik, kasu honetan Arabako Patata.

 

Entzun ezazu Onda Vascak Udapari eginiko elkarrizketa Euskadiko Kooperatibismoaren Astean

Udapa Cooperativismo Euskadi - Onda Vasca
00:00 / 00:00

Udapa Laboral Kutxako AG jardunaldian Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioarekin batera

Udapa garaile Enpresentzako Europako 2016ko Ingurumen Sarietan, Euskadiko Atalean

Udapa, A&B Laborategiak, Energy Revival, Gerdau, Iberdrola, Ingeteam eta  ITP enpresek irabazi dituzte Enpresentzako Europako 2016ko Ingurumen Sariak, Euskadiko Atalean. Horri esker, esan daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko “enpresa aurreratuenak direla ingurumenaren alorrean”, kudeaketa, produktu, prozesu eta garapen jasangarrirako lankidetzaren eremuetan.

 

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik Enpresentzako Europako 2016ko Ingurumen Sariak banatu zituzten Euskadiko Atala irabazi zuten enpresen artean. Sariak banatzeko ekitaldia Lehendakaritzaren Gasteizko egoitzan izan zen, euskal sektore industrialeko ehun bat ordezkariren aur

Euskadiko Ostalaritza Eskolen arteko VII. lehiaketa Eusko Label produktuekin

Otsailaren 23an arratsaldeko 18:00ean ospatu zen Euskadiko Ostalaritza Eskolen arteko VII. lehiaketa Galadaokoko Ostalaritza Eskolan.

 

Bertan parte hartu zuten ikasleek Arabako Patata eta zankarra erabili behar izan zituzten osagai nagusitzat platerak osatzeko. Bi produktuak nola ez, Eusko Label zigiluarekin.

 

Irabazi zuen platera Mohamedena izan zen Leioako Ostalaritza Eskolako ikasleak eraman zuen 700 euroko saria. Eskolak, hirugarren urtez jarraian irabazi izan du lehiaketa.

 

Zorionak!

 

Udapa Sustrai aldizkarian

Sustrai aldizkariak Eusko Jaurlaritzak Udapan aurkeztutako  10,3 milioi euroko diru-laguntza lehen sektoreko  I+G+B arloan inbertitzeko berria argitaratu du. 

Gogora dezagun irailean gure instalazioetan izandako aurkezpenean,  Arantza Tapia, Ekonomia, garapen eta lehiakortasun kontseilaria izan genuela.

Fruit Attraction 2015

Udapak 2015 eko Fruit Attraction  azokan IV gamako produktu berria aurkeztu zuen: Patatak mikrouhinean kozinatzeko poltsa.

 

Udaparen patata poltsa hau berezia da, 400 gramoko formatuan aurkezten da eta hainbat supermerkatu zein hipermerkatuetan aurki daiteke barazki hozkailuak dauden gunean. 

 

Ontzi berriztatzaile honek eskaintzen duen isolamendua dela eta, 7 minutu eskasetan patata egosi gozo-gozoak dastatu ditzakegu inongo oliorik gehitu gabe eta pataten zapore bikaina idargabetu gabe.  

 

Alternatiba osasuntsu, erraz eta ekonomiko honek arrakasta handia izan zuen bere aurkezpenean Madrilgo Fruit Attraction azokan.

Udapa & Eroski Fundazioa

Udapa Eroski Fundazioarekin bat egin da ENERGIA HAZTEKO programaren barruan.

Lehen Hezkuntzako haurrak euskadiko ikastetxe ezberdinetatik datoz UDAPAra patatern prozesu guztia ikustera.

Ekintza honekin, haurrak eta haien familiak egoki elikatzeak eta bizi-ohitura osasungarriak izateak duen garrantzia ikusi eta ikasten dute.

 

 

Arantza Tapiak lehenengo sektoreko berrikuntza hobetzeko 10 milioiko diru laguntza aurkeztu du Udapako instalazioetan

 

Eusko Jaurlaritzak 10,3 milioi euroko diru-laguntza aurkeztu du lehen sektoreko  I+G+B arloan inbertitzeko. Arantza Tapiak, Ekonomia garapen eta Lehiakortasun kontseilariak, Jundizeko Poligono Industrialean kokatutako UDAPAren instalazioak bisitatu zituen hedabideen aurrean aurkezpena egiteko.

 

Elikaduraren arloan  I+G+Bri esker egindako berrikuntzak  UDAPA  ereduzko enpresa bihurtzen du.

 

Nekazaritza kooperatibista Kongon

 

2011 urtean Udapa S. Coopek lankidetza eta garapen programa bat hasi zuen Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera.  Helburua, Kongoko Kimuisi, Mayinda eta Kilenda kooperatiben ekoizpena indartzea zen hain zuzen ere. Lau urte hauetan UDAPAk  hiru kooperatiba horiek  lagundu ditu produkzio-lurraren prestakuntzan, produktuen merkaturatzean eta produktuak prozesatzeko orduan beharrezko profesionaltasun argibideak eskainiz. 

 

Hiru kooperatibek landatutako labore garrantzitsuenak ondokoak dira:  artoa, mandioka, sesamoa, patatak, kakahueteak, babarrunak eta palma olioa.

Era berean, kooperatibismoaz gain, genero-berdintasuna, hezkuntza eta gosearen aurkako borroka bezalako gaiak jorratu eta hobetzen saiatu dira. 

Bidaia honen arrazoia 2011an ezarritako programaren lorpenak ikertzea eta helburu berriak identifikatzea izan da bigarren fase batekin jarraitzeko datozen urteotan.

 

Proiektu hau Eusko Jauraritzaren finantzaketari esker gauzatu izan da, eta Udapa S. Coop eta Alboan GKEaren talde lanak posible egin du Kongoko Kisantu Elizbarrutiarekin (Caritas, Osasuna eta Garapena) lan egitea lau urteotan.

 

2015/2016 Eusko Label patata kanpainia berria eta dastaketak

 

Eusko Label patataren kanpainia berria abian da jada. Urtero bezala, Euskaberrekin batera, euskadiko supermerkatu ezberdinetan tortila patata dastaketak egiten ari gara gure pataten zapore ezinhobea proba dezazuen.

 

Kalitatea dastatu!